XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirugarren agerraldia: (Berak gehi Aita).

PROKURADOREA.- Gau on deneri.

AMA.- Azkenean, hor zara Léon; berantetsiaz hiltzer nintzen, zerk ote gutarik urrun atxikitzen zintuen, afera latz batek ez ote zintuen landder ezin kondatu batean...

PROKURADOREA.- Ixil hadi otoi lukainka, zer nahi dun gerta dakidan, nahi niken afera lazgarri zerbait, beste litaniarik entzuteko noiztenka, Labrouchek bere teoriak alda ditzan, gizartearen errua dela, emaztea zanpatzen zuela batek aita krudela eta ama kafe edalea ukan zituelakotz, ZUPako bizi baldintzek mobileta ebastera kondenatzen dutela nahitez.

Hi hire ahizparen ikustera joan hintzelarik Barbesera, zer ari baita ere han, hamabost egun pasatu baihituen, ez baitzenekiten tren agiri baten irakurtzen ez zenuten mobiletarik ebatsi?

Edo ez dinat jakin.

Itzalean egonen zinezten biak bultta bat, bakearen emateko doia.

AMA.- (Xarmaturik konplimenduaz).

O! Léon!

PROKURADOREA.- (Alabari).

Nola xira ene muñuñu? (Semeari).

Azkar Hervé?

(Jartzen da besalkian, emaztea jeikitzen da eta joko klasiko guzia ateratzen dio: xapinak ekartzen, zintzatzen du, brageta brozatzen, Minute ekartzen dio idekirik behar den orrialdean).

AMA.- Prestatu dizut maite duzun bezala; Arabak kritikatzen dituzten artikuluak azpimarratu dizkizut.

PROKURADOREA.- (Bere buruari) Amentsetan ari haiz.

(Emazteari).

Emaztea pentsatzen hasia zaidak.

Aldebat zahartu aintzin ulertuko dun lan zerbaixka bat fornitu behar dela aratsean aska beterik atzemaiteko.